LASAI BIZI NAHI DUT AMA!
Idoia naiz eta zortzi urte ditut, goizero, esnatu bezain laster eta janzten naizen bitartean kola-kao ematen dit amatxok, presaka gabiltzala esaten dit eta korrika batean eramaten nau eskolara, muxu eman eta hantxe gelditzen naiz arratsaldera arte: margotu, jolastu, jangela, jolastu, salto-gela. Pot eginda irteten naiz eskolatik lau eta erdietan eta amatxorekin egoteko irrikitan. Musu ematen diot eta merienda erdia ematen dit igerilekura bidean, igerian ikasten ari naiz eta. Igerilekutik atera eta azkenean iritsi da lasai egoteko aukera. Sei eta erdiak dira, orduerditxo bat besterik ez dut nire lagunekin eta gurasoekin jolasean ibiltzeko, izan ere zazpietan bainuarekin hasiko gara, afaldu, telebista pixka bat ikusi eta ohera. Beharko! Bestela ea nork jasaten duen horrelako eguna lo gutxi eginda!
Ume honen egoera, zoritxarrez, egungo ume askoren egoeraren antzekoa da. Non gelditu dira lehengo auzo-kuadrilak edo amak bizkotxoa prestatzen zuen bitartean egonean egoteko arratsalde-pasak? Badira auzoko lagunak eta egonean egoteko arratsalde-pasak baina ez dira, inolaz ere, lehengoak adinakoak izaten. Lehen eskolatik irten eta oso gutxi izaten ziren partikularra izaten zutenak, normalean etxera joan, otartekoa hartu eta kalera ateratzen ginen, askotan aspertu ere egiten ginen, aspertu! Etxean geratzen baginen ere, etxekolanak egin eta askotan aspertzera ere iristen ginen zertara jolastu ez genekiela. Ez dut uste egungo umeek aspertu hitzaren esanahia ezagutuko dutenik, guri ere ahaztu baitzagu. Eta sormena garatzeko toki aproposa da aspermena!!
Gurasoak gabiltzan moduan dabiltza gure seme-alabak ere. Gizarteak lanpetuta eta presaka bizitzera garamatza. Denok nahi dugu, gure umeak etorkizun polita izan dezaten eta horretarako ahal dugun guztia egiten dugu, eskolakoez gain eskolaz kanpoko jardueretan sartzen ditugu: kirola dela...igeria, saskibaloia, dantza, futbola,...: eskolako gaiak hobetzeko dela...ingelesa, matematika, euskara,...; kultura zabaltzeko dela...musika, informatika, marrazkia,...NAHIKOA DA!
Eskolaz kanpoko jarduerak egotea ondo dago, are gehiago primeran dagoela esango nuke. Baina, geure buruari galdetu beharko genioke alde batetik, zenbat urterekin komeniko litzatekeen geure seme-alabak horrelakoetan hastea eta bestetik, zenbat ekintzetan komeniko litzaiekeen sartzea, izan ere hau guztia kontuan hartuko ez bagenu, gure umeak lehertzeko zorian jar genitzake eta estres egoera batera eraman.
Ondorioz, ez ditzagun geure seme-alabak gizartearen isla bihurtu eta utz diezaiegun lasai bizitzen, gizartea bera arduratuko baita haiek harrapatzen.
Marina Aranzabal.