Testu errepertorioa. Ulertu zein ekoiztu ahal dugun testu errepertorioa gure komunikazio gaitasuna baino ez da. Eskolaren eginbeharra ikasleen testu errepertorioa handitu eta hobetzea da. Horretarako lehen erabakia izango da etapa, ziklo edo kurtso bakoitzean landuko diren testu generoak aukeratzea, ahozko testuak zein testu idatziak, ulertzeko zein ekoizteko testuak…
Testu tipoak Gizakiok hitz egiten edo idazten dugunean hitzez “gauza batzuk” egiten ditugu. Hitz egitean edo idazterakoan informatzeko, konbentzitzeko, kontatzeko, deskribatzeko, aholku emateko, zerbait lortzeko... hizkuntzen testu aniztasuna erabiltzen dugu. Horregatik, Testu Linguistikak ahaleginak egin ditu gizakiek haien elkarreraginetan erabilitako testuak sakonki aukeratu eta sailkatzeko. Irakaskuntzan, Jean Michel Adam.ek proposatutako testu tipologia oso erabilgarria izan da, erreferente teorikoa bihurtuz.
Adam-ek oinarrizko bost testu tipoak bereizten ditu: narratiboak, deskriptiboak, azalpenezkoak, argudiozkoak eta irakasbidekoak.
Testu tipo hauen sailkapen irizpideak testu zehatzen xedearekin zer ikusia dauka. Esate baterako, testu baten xedea hartzailea zerbaitetaz konbentzitzea bada argudiozko testua da. Testu batek xede desberdinak baditu, sailkatzerakoan, xede nagusia eredutzat jotzen da. Narrazio testua: errealak zein asmatutako ekintzei buruz informatzea da bere xedea. Deskribapen testua: pertsonak, lekuak, gauzak etabar nolakoak diren adieraztea da bere funtzioa. Gehienetan, beste testu tipoen “barruan” agertzen da, eta bigarren mailako funtzioa du, nahiz zeta noizbehinka funtzio nagusia izan. Irakasbide testua: bere xede nagusia besteen jokaera bideratzea, aholkatzea eta agintza da. Azalpen testua: helburu didaktikoa du, eta bere xedea besteak informatzea eta zerbait ulertaraztea da (ideiak, kontzeptuak, ekintzak…) Argudio testua: Bere helburua ideia propioak defenditzea eta kontrako ideiak eztabaidatzea da, hartzaileak konbentzitzeko asmoz.
Testu generoak. Gizarte bakoitzean hizkuntza erabilpenari esker finkatutako testuak dira. Amaigabeko zerrenda osatzen dute eta ikasleei egokitutakoak aukeratu eta bildu ditugu. Dena den, ez dituzu aurkituko dauden testu genero guztiak, haiek biltzea ezinezkoa delako. . Testu generoak komunikazio egoerekin lotzen dira, eta sailkapenik espezifikoena osatzen dute.Testu bati buruz hitz egiterakoan, lehendabizi bere generoa aipatzen dugu: berri bat, erreportaia, komikia, legea, debatea, eleberria, agurra, eskutitza, oharra, erreziboa, errezeta, iragarkia…... Generoak ikusi
Erabilpen eremuak. Testuak giza bizitzaren eremu desberdinetan erabiltzen dira erabilpen eremuak deitutakoak:. Bi irizpide hauek elkartzerakoan, testu tipoak eta erabilpen eremuak, testu generoen sailkapena lortzen dugu, eta sailkapen hau arloko kurrikulumean landuko diren testuak aukeratzeko zein sailkatzeko oso interesgarria da, zeren, dakizuenez, hizkuntzen OCD-aren edukien multzoak erabilpen eremuak dira eta eremu bakoitzaren testuen ulermena zein ekoizpena proposatzen da. Testuen sailkapen lan honetan, erabilpen eremuak izendatzeko ondoko izenak erabili ditugu: Hizkuntza giza komunikabideetan. Hizkuntza pertsona arteko harremanetan. Hizkuntza Literaturan. Hizkuntza Instituzioetan. Hizkuntza Irakaskuntzan.