EUSKARA ETA LITERATURA
  • ONGI ETORRI NIRE WEB TOKIRA.....
  • Ikasleen Portfolio digitala
    • 2021 (DBH4) >
      • ADIBIDEA
  • IKASTURTEKO GIDA DIGITALAK
    • BATX 2
    • DBH4
  • TESTU MOTAK
    • ERREPORTAIA
    • iritzi(argudio)-testua
    • biografia
    • azalpen testua
    • deskribapena
    • LOKAILU ETA JUNTAGAILUEN ZERRENDA
  • literatura
    • idatzia >
      • euskal literatura mendez mende
      • Olerkigintza Berria. "Ez dok amairu" taldea
    • ahozkoa >
      • ahozko literatura unitate didaktikoa
  • gramatika
    • gramatika lantzeko tresnak
    • aditza
    • perpaus bakuna
    • perpaus elkartuen eskema >
      • perpaus elkartuen ariketak
  • ariketak
  • JOLASAK
    • baldintza-kahoot
    • AHALERA
    • IZEN-MOTAK/IZENONDO ETA IZENLAGUNA/ADITZA ERREPASOA JOKOA
    • hitza.pasa
  • Esteka Interesgarriak

ARGUDIO TESTUA EDO IRITZI TESTUA
Gai bat dela eta, nork bere tesi edo iritzia defendatzeko (eta beste bat/batzuenak baztertzeko) helburuarekin idazten den testua da argudio testua. Argudio testuak dira, esate baterako, iritzi artikuluak, eztabaidarakoak... Testu mota honen ezaugarri nagusia subjektibotasuna da, eta tresnak, berriz, argudioak dira; hots, testugilearen iritzia indartzeko erabiltzen diren arrazoiak. 
Hiru atal nagusi ditu argudio testu batek:

1.    SARRERA: eztabaidaren aurkezpena egiten da bertan. Batzuetan defendatu nahi den tesiaren aipamena ere egiten da. Atal honek 1. paragrafoa hartzen du eta, Ondorioa paragrafoarekin batera, testuko atalik laburrena da (150 hitzeko testu batean, 3-4 lerro).

 Hona  hemen gai bat hartuta eman daitezkeen zenbait sarrera.

Gaia: Ahozko/idatzizko kulturatik telebistaren kulturara. 

1.1.        Gaia testuinguru historiko batean koka daiteke:

               Duela zenbait urte, Caselli izeneko asmatzaile italiarrak, berak ezertxo ere jakin gabe, gaur egun gure bizitzaren muinera sartu den munstro ikaragarria sortu zuen. Guk tramankulu hau Telebista izenez ezagutzen dugu egun.

1.2.        Gaira hurbiltzeko norberari gertatutakoa erabil daiteke:

Nori ez zaio gertatu, noizbait, lagunari galdera bat egin eta erantzunik ez jasotzea? Niri, zoritxarrez, behin baino gehiagotan.

1.3.        Galdera erretorikoen bidez irakurlea gaian sartu:

Jakina denez, azken bolada honetan ahozko literaturak garrantzia galdu du. Jadanik ez da aitona-amonarik ipuinak kontatzen ikusten.Zergatik galdu da horren aberasgarria den ohitura hori? 

1.4.        Egungo egoera azpimarratuz:

                Gaur egun telebista denborapasa garrantzitsuenetako bat bihurtu da. Gero eta ume gutxiago oheratzen da aitak edo amak ipuin bat irakurri ondoren, edo liburu batekin minutu batzuk igaro ondoren. Orain, afalosteko filma ikusi eta gero oheratzen gara.

Sarrera horiek ikusi ondoren, ikus ditzagun atal hau idazterakoan erabil daitezkeen esaldi topiko zenbait. Oso lagungarri gertatuko zaizkizue. 


 

·        Gaurkotasun/interes handia du gai honek. Izan ere...

·        Orain dela...urte.... Gaur egun, berriz, ...

·        Askoren ustez, .....da. Hala ote da benetan?

·        Azaletik/ sakonki ezagutzen dut gai hau, urrunetik/hurbiletik ezagutzen dut eta.

 

· Sarreratik garapenera: galdera erretorikoez gainera, sarreraren eta hurrengo paragrafoen arteko jauzia egiteko, lotura bat erabiltzen da gehienetan. Hona hemen horietako batzuk:          
·        Gaia jorratzeko honako puntuak erabiliko ditugu: ...

·        Gai hau aztertzerakoan, honako puntuak hartuko ditugu kontuan: ...

·        Pasa gaitetzen, bada, gaia atalez atal garatzera.

·        Baina gatozen harira.


2.    GARAPENA: argudio testuaren muina da atal hau. Bertan biltzen dira artikulugilearen hipotesiak, jarrerak...; bere ideiak defendatzeko erabiltzen dituen arrazoi guztiak, alegia. Baina, kontuz!, hierarkia (mailaketa) baten arabera antolatu behar dira argudioak. Paragrafo bakoitza argudio baten inguruan antolatuta dago, eta ideia eta argudio bakoitzak paragrafo bat hartzen du(ideia bat = paragrafo bat). 



2.1.        Argudiaketa motak:

2.1.1. Autoritate argudioa: pertsona, elkarte edota erakunde baten iritzia erabiliz, artikuluko tesia sendotzeko erabili ohi dugu argudiaketa modu hau.

Adibidez: Munduko zientzialari jakintsuenek diotenez,...

2.1.2. Irakurlea eta idazlea talde bereko: artikulugileak bere pentsaera beste askorena dela agertzen du. Pluraleko lehen pertsona, gu, azpimarratzen da argudiaketa mota honetan.

Adibidez: Motorzaleok badakigu kaskoa beharrezkoa dugula.

2.1.3. Adibide bidezkoa: iritziak argiago, ulergarriago, eta, aldi berean, pisu handiagoko egiten dituen argudiaketa dugu hau.

Adibidez: Esate baterako, zein gurasok mugatzen du telebista aurreko egonaldia?

 2.1.4.Tesien kontrajarpena: norbere eta besteen tesiak eztabaidatuz, arrazoizko tesi bat proposatu bukaeran.

Adibidez: Telebista bidez ez omen da ezer ikasten, baina egia da dokumental ederrak ere ematen dituztela.

2.2. Testuaren batasuna: Testuak barne lotura izateko, elementu hauek erabiliko ditugu:antolatzaileak (lokailu-juntagailuak) eta erreferentzi baliabideak.

 2.2.1.Antolatzaileak: testua eta arrazonamenduaren haria bideratzen dute. Aukera zabala bada ere, guk, argitze aldera, batzuk baizik ez ditugu emango.

ANTOLATZAILEEN ZERRENDA
Hasierakoak
Hasteko, 
Lehenengo eta behin,
Ezer baino lehen,
Ezeri ekin baino lehen,
Bazen behin
Lehen-lehenik,
...-z hitz egin behar dudalarik,
Sarrera gisa esango dugu...


Jarraipena
(Honen) ondorioz,
Horren haritik,
Hari beretik,
Era berean,
Bigarrenik,
Gero,
Honen ostean,
Hau (ikusi) eta gero,

Bukaerakoak eta ondorioak

Amaitzeko, / Bukatzeko,
Amaiera bezala,
Aurreko guztia laburbilduz,
Ondorio gisa,
Amai dezagun esanez...-(e)la
Azkenik, zera:...
Laburbilduz,
Hitz gutxitan (esateko):...
Horrenbestez, zenbait ondorio atera daitezke: 1...2...3...

Ordena
Alde batetik,...
Bestetik,...
Ildo beretik,
Era berean,
Halaber,
Lehenik,.../bigarrenik,...

(Arestian) esan bezala,

(Gorago) esan bezala,

Lehenengo hariari jarraituz,

Gauzak horrela,

Horiek horrela,

Arrazoitzeko
Bait-...

-(e)lako

-(e)la eta

-(e)la bide

-t(z)eagatik

Horregatik

Izan ere,

Hori dela eta,

Horrela, bada,

Beraz,

Hortaz,

Kontrakotasuna
Baina

Dena dela, / Dena den,

Hala (eta guztiz) ere,

Edozein modutan ere,

Edonola ere,

Nolanahi ere,

Esanak esan,

Hori(ek) gorabehera,

..., ordea,

..., berriz,

..., aldiz,

Ideia bat aurkezteko...
-ri dagokionez,

...dela eta, komeni da esatea...

Oro har,

Indartzea
Aipatu bezala,

Aipatu dugunez,

Berriro esanda,

Beste era batera esanda,

Zehatzago esanda,

Hobeto esanda,

(Gorago) esan bezala,

Are gehiago,

Gainera,

Kontuan hartu, gainera,

Ideia berriak txertatzeko
Ez hori bakarrik,

Bestalde / Beste aldetik

Baita...ere

Baina, bestetik,

...ere bai

ez ezik...ere

Egtia da, hala ere,

Izan ere,

(Horrez) gain,

Adibideak jartzeko
Adibidez,

Esate baterako,

Hau da,

Ikus, adibidez,...-ren kasua:...

Kasu (bat aipatzeko...)

Hori erakusteko, aipa dezagun...

Onarpena (ziurtasuna)

Ez dago dudarik...

Seguruenik

Ziur aski
Zer esanik ez

Egia da...-(e)la

Dudarik gabe

Zalantzarik gabe

Argi dago ...-(e)la

Bistan da ...-(e)la

Beharrezkoa da garbi uztea..., noski/...,jakina

Aipamenak;iritziak emateko...-(r)en arabera,

Askoren/Batzuen iritziz,...

...-(r)en ustez,

...-(r)en esanetan,

Diotenez,

Antza denez,

Dirudienez,

Badirudi...-(e)la

...-(e)la dirudi

Dakigunez,

Irakurri dugunez,


        2.2.2.
Erreferentzi baliabideak: testuan agertutako elementu bat beste era batera aipatzeko moduak dira. Guk honako hauek hautatu ditugu:

·        Ordezkapena: zerbait modu ezberdinez aipatzea da. Ordezkapenaren bidez, elementu bat behin eta berriro ez errepikatzea lortzen dugu.

 Adibidez:
Oso une larriak igarotzen ari da Maradona. Azken hiru egunak Montevideoko ospitale batean igaro ditu Maradonak. Medikuak dioenez, bihotz gaixotasunak jota dagoMaradona, urteetan kokaina hartzeagatik.

 

 Oso une larriak igarotzen ari da Maradona. Azken hiru egunak Montevideoko ospitale batean igaro dituizar argentinarrak. Medikuak dioenez, bihotz gaixotasunak jota dagofutbolari ospetsua, urteetan kokaina hartzeagatik.

 Ikusten duzuen bezala, ordezkapenak irakurketa arinago eta atseginago bihurtzen du. 

·  Pronominalizazioa: izenordain eta aditzondoenak bereiziko ditugu.

. Izenordaina: izenordaina beriro ez errepikatzeko, hau, hura, bera, hauek... erabiltzen ditugu erreferentzia egiteko. 

Adibidez: 
Kepa eta Durangoko lagunak bi trenetan etorri dira: hura hiruretan eta haiek, berriz, bostetakoan.  


·  Aditzondoa: gehienbat aurretik aipatutako lekuren bati egiten dio erreferentzia. 


Adibidez: Txikitan sarriago joaten ginen herriko plazara. Han elkartzen ginen koadrilako guztiak etabertan igaro genituen unerik zoriontsuenak.




3.    
KONKLUSIO EDO ONDORIOAK: argudio testuaren azkeneko paragrafoa hartzen du. Atal honek bi helburu ditu funtsean: batetik, testuan zehar garatutako ideia nagusia(k) laburbildu, eta, bestetik, ondorio batzuk atera. 


·        Erabiltzen diren lokailu-juntagailuak hauek dira:beraz, hortaz, aurreko guztia laburbilduz, honako ondorioak atera daitezke, amaitzeko...

Adibidez: 
Aurreko guztia laburbilduz, zera esan daiteke:tresna erakargarria eta probetxugarria da telebista egoki erabiltzen jakinez gero.

Ondorioz, zure esku dago programak eta orduak ondo aukeratzea. Gogoratu, beraz: telemandoak telebista itzaltzeko ere balio du.

Paragraph. Haz clic aquí para modificar.
Con tecnología de Crea tu propio sitio web con las plantillas personalizables.