Biografia (grezieratik: bios bizitza eta graphos idazkera) norbaiten bizitzaz idatzitako deskripzioa edo historia da. Biografia bat bizirik gabeko gertaeren zerrenda bat baino zerbait gehiago da, subjektuak gertaera horietan (hezkuntza, lana, harremanak, heriotza...) izan duen esperientzia ere erakusten du. Profil edo curriculum vitae batean ez bezala, biografiak subjektuaren historia kontatzen du haren bizitzako hainbat pasarte nabarmenduz eta barneko xehetasun edo esperientziak kontatuz, eta subjektuaren pertsonalitatearen analisia ere eduki dezake.
Biografiek pertsonaren bizitza osoa barne hartzen dute. Beraz, gehienetan lan biografikoak ez dira fikziozkoak izaten, baina zenbait kasutan fikzioa erabil daiteke haren bizitza erakusteko.
Egitura: Idazten hasi aurretik aukeratu duzun pertsonari buruzko informazioa jaso behar duzu ahal duzun leku gehienetatik: internet, entziklopedia, egunkariak, aldizkarikak, argazkiak…
Ondoren daukazun informazio hori guztia antolatu behar duzu eta egitura bat eman:
- Zergatik aukeratu dudan pertsonaia hau.
- Pertsonaiaren jaiotze data eta sorlekua : non jaio zen, non bizi izan den, non eta zer ikasi duen.
- Lana eta lortutakoak.
- Bere bizitzan adierazgarriak diren pasarteak nabarmendu.
- Amaiera bat eman: bere lanen bat, kanta, bideo, gol…jarri interneten besteoi erakusteko.
Galdera hauek lagun diezazueke biografia idazten hasi baino lehen:
Zein da? Zer egin du? Noiz? Non? Zergatik? Nola?
Zerk egiten du pertsona hori hain berezia eta interesgarria izatea?zein izenondok deskribatuko lukete pertsonaia hau (izaera)? Zein gertaerek aldatu zuten bere bizitza?Nola eragin du gizartean? Nolakoa da bera fisikoki, zein hizkuntza edo hizkuntzak hitz egiten ditu?
Hau guztia egin ondoren irakurri ezazu ozen erritmoa eta denbora kontrolatzeko, horrela gainera konturatuko zara informazioa ondo antolatua dagoen edo zenbait gauza aldatu behar dituzun.
Paragraph. Haz clic aquí para modificar.